XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2 Udazkeneko fruituak Zuhaitz batzuk guk jaten ditugun fruituak ematen dituzte eta hauei
Fruituak ez dira denak urtaro berean heltzen.
Ba al dakizu zeintzu diren udazkeneko fruituak?
Ba... intxaurrak, urrak, gaztainak, pikuak, mizpirak, sagarrak, mahatsa, basaranak...
Argazkietan agertzen diren fruituen izenak idatziko al dituzu? intxaurrak
urrak
gaztainak
pikuak
mizperak
sagarrak
mahatsa
Argazkietako fruituak udazkeneko fruituak dira, hau da, urtaro honetan heltzen dira.
Denak ez dira berdinak.
Batzuk lehorrak dira, ez dute urik, eta oskol bat dute babesteko: intxaurrak, urrak, gaztainak...
Besteak, berriz, mamitsuak dira, hau da, zukutuz gero ura ateratzen zaie: mahatsa, sagarrak...
Baina hauek bakarrik ez, badira gehiago ere.